2012/03/23

Beste garai batean, beste leku batean


Erantzun bat izango balitz, berak aurkituko luke.
Nora ote zihoazen?
Zertan ari ote ziren?

-Nik badakit ! - esan zuen Iratxek.
-Nora zihoazen ba? -beste guztiok.
-Mila bederatzirehun eta hirurogei eta bat garren urtera.-Iratxek.
-Zergatik?-beseok.
-Konta iezaguzu!-Malenek.
-Ongi da-Iratxek.
Ba, egun hartan, Jokin, Unai, Asier eta Eñaut zuhaitzeko etxolan zeuden asper eginda. Orduan, Unairi, Trenlupa egitea bururatu zitzaion; Trena eta txaluparen nahasketa. Jokinek Asierri, txalupa egiteko esan zion eta Eñautek eta Unaik, lagunduko ziotela. Berak, Jokinek, egingo zuten bidaiaren mapa egingo zuen.

Hurrengo egunean, Asier, Eñaut, Unai eta Jokin prest zeuden trenbidera joateko. Guztien indarrak batuz lortu zuten Trenlupa trenbidera eramatea.

Martxan jarri eta urrutiko kobazulo batera iritsi zirenean, hura zeharkatu eta toki ezezagun batea iritsi ziren.

-Ara!-Malenek.
-Ixo!- Ekinek.ben, kontatzen jarraitu zuen.

Han, beuren amak ezagutu zituzten. Jolasean ari ziren kalean. Nor berak bere amaren etxean egin zuen lo.

Hurengo egunean, kobazuloaren inguruan elkartu ziren nola itzuli pentsatzeko. Eñautek esan zuen kobazulotik igaroez gero, berriz euren garaian agertuko ziela. Jokin, Unai eta Asierri ideia ona iruditu zitzaien. Han apur bat jolastu eta Trenlupan joan ziren beraien urtera : Bi mila eta hamabi garren urtera.

Etxeetan, amek, beren semeei, gaztetan beraiek bezalako ume batzuk ezagutu zituztela esan zieten.
-Eta nola dakizu hori? - Malenek.
-Zelatan egon al zara? - Ekinek.
-Ez !! Jokinek esan dit !! - Iratxek.
-Zein interesgarria. - Malenek.
-Ez enukeen etxera joan behar? - Naiarak.
-Bai, arrazoi duzu, goazen etxera, bihar arte – Ekinek.

No hay comentarios: