2014/10/22

Ispiluko islada

     Argi itxugarri batek bete zuen gela. Larunbata zen, eta amak Izarori leihoa ireki berri zion. Goizeko bederatziak ziren, Izarok ez zuen ohetik altxa nahi, baina egin beharra zuen. Hurrengo egunean eskolara joan behar zuela pentsatzen zuenero aurpegi txarra jartzen zuen. Sukaldera joan zen eta gosaria prestatu zuen, isil-isilik.
-Zer gertatzen zaizu, Izaro? -Galdetu zion amak. Berak berriz txintik ere ez. Ama haserretzen hasi zitzaion bere animo faltagatik. Orduan, Izarok ahopeka esan zion amari:
- Ni, zergatik naiz ni? - Galdetu zion Izarok amari.
-Zer gldera da hori? -Amak harrituta.
-Nik ez dut nire gorputzen bizi nahi.
-Ene maite bada! -Amak- Zer haizek jo zaitu zu?- Amak urduri.
Izaro isilik geratu zen, pentsakor.

     Hurrengo egunean, eskolara bidean, Ihintza aurkitu zuen Izarok, edo hobeto esanda Ihintzak Izaro aurkitu zuen; hau hodeietan zegoela zirudien eta. Elkartu eta gutxira Izaro gelditu egin zen.
-Ihintza, ez naiz gehiago eskolara joango.
-Jajaja!! Zer txorakeria da hori?
-Ez, Ihintza, mendira joango naiz eta hango lakuan biziko naiz, hara joaten denak lakura begiratzean haren islada izateko. Ez dut ni izan nahi!
Ihintza harri eta zur geratu zen. Laguna erotu egin al zitzaion ba? Izaro mendirantz  korrika hasi zen eta Ihintza atzetik oihuka.

     Orduz geroztik ez du inork jakin nun dabilen neskato parea, baina aztiren batek esan izan du egunero ispilu aurrean ikusten dugun islada ez dela gurea, Izaro dela, bere ametsa bete izanagatik zoriontsu.