2012/05/04

Igeldotik Oriora


Eskolan autobusa hartu eta Igeldr joan ginen. Igeldotik, mendira igo ginen eta mendian asko ibili ondoren, azkenean, parke batera iritsi ginen. Han, ordu batez eta geihago jolastu ginen.

Hamaika eta erdietan, amaiketakoa jan genuen. Beranduago, bazkaldu eta gosea genuenez, merienda ere jan genuen.

Parketik, berriz ere ibiltzera abiatu ginen eta nahikoa ibili ondoren, hondartzarako bidea edo zuzenean Oriora joateko bidea aukeratu behar genuen. Guk, hondrtzara joatekoa aukeratu genuen nahiz eta luzeena izan.

Hondartzara bidean, zldi basati beltz batekin topatu ginen. Zaldia, soka luze batez lotuta zegoen. Jesusek eta Tomasek, soka hankan trabaru zioten eta ibiltzen jarraitu ahal izan genuen.

Aurrera jarraitu genuen eta azkenean, hondartzan aurkitu ginen. Nahiz eta hondartzan jolasteko denbora asko ez utzi, ondoko parkean egon ginen jolasten.

Nire lagun batek ukondoan min hartu zuen eta etxera joan behar izan zuen.

Autobusa parketik hurbil zegoenez, harantz joan ginen eta eskolara iritsi ginenean, patioan jolasteko aukera izan genuen.

                                                  OSO ONDO PASA GENUEN !!