Gaur, gamelu baten gainean ibili naiz. Jende asko egon da eta nire amarekin egon naiz.
Lanzaroteko zelai hondartsu batetik bidaiatxo bat egin dugu eta bat - batean, gamelu bat erotu egin da eta korrika hasi. Nik, hau pentsatu dut: - Ez da ba orain niregana etorriko!
Eta bai! Niregana etori da zuzen - zuzen.
Aulkia jan nahi izan du baina ahoko estalkia zuen, eta ezin.
Bat- batean, nire oina ukitu du eta izutu egin naiz. Amari eldu diot eta zer esan ez nekiela garetu naiz.
Azkenean, gizon batek, gamelua eutsi du eta baretu egin da. Eskerrak gizonari!!!!!! Barre egiteko gogoa sartu zait eta bidaiatxoan jarraitu dugu.
Kaixo! Ni Amaia naiz. Elatzeta eskolan ikasten dut. Hau da nire bloga eta interesgarri edo politak iruditzen zaizkidan gauzak argitaratuko ditut;Kantak, bideoak... Noski, eskolan egiten ditudan gauzak ere, argitaratuko ditut.