Mostrando entradas con la etiqueta Musika. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Musika. Mostrar todas las entradas

2012/12/07

Eskuetan

Abesti hau bidali didate eta polita iruditu zaidanez, zuek entzutea nahiko nuke.

2012/07/26

Pianoa

Niri pianoa jotzea gustatzen zait eta aurkitu dudan kanta hau erakutsi nahi dizuet instrumentu honek atera dezakeen musika ederra ikus dezazuen.


Gustatu al zaizue? Niri beintzat asko gustatzen zait musika hau.

2011/12/09

Musika, Xabier Lete

Jardin bat zuretzat (Xabier Lete) by argia

Egunak eta gauak uda eta neguak
etsipen ilunenak zorion orduan
bizitzaren zauriak helburu galduak
laztanik samurrenak bide erratuak
elkarren babesean igarotakoak.

Egunsentiko ihintza goizeko loreak
itsasoaren hatsa eta koloreak
urruneko hiriak lurralde hobeak
musika eder baten azken akordeak
maitasunezko hitzak barruan gordeak.

Eskutikan hartuta amilduak gera
erreka bat bezala menditikan behera
oinazea geurea geurea plazera
itzal bihurtuko naiz zu galtzen bazara
itzalaren itzala ezereza bera.

Mugarik gogorrena noizbait hil beharra
igaro eta gero munduko zeharra
menta beltzen usaina zure irrifarra
betiko gozatzea nire ametsa da
zeruko jardinetan zerurikan bada.

2011/12/04

Xabier Lete



Oihartzunen jaio zen Xabier Lete 1944. urtean.
2010. urtean hil zen abenduaren 4 ean.
Gaur urte bete da hil zenetik. Horregatik jarri dut  Xabier Leteren kanta hau.

2011/11/01

Do, re, mi



Do, re, mi...   Si, si, do!
Niri asko gustatzen zait kanta hau. Zuei gustatu ahal zaizue?

2011/10/28

Udazkena


Kaixo!
Gustatu ahal zaizue udazkenaren bideo hau?
Niri asko gustatzen zaizkit udazkeneko koloreak : Gorria, marroia, horia ...
Udazkeneko orbeletan jolastea ere, oso dibertigarria da.