2011/11/20

Beltxi, nire laguna

     Txikia nintzela, gurasoek lagundu zidaten etxetxo hau egiten. Orain berrogeita hamar urte ditut eta, nski, oso gutxitan erabiltzen dut, baina gaur, bai, gaur erabili beharra izan dut. Gaur bolatxo zoragarri eta lagungarri honetan ezkutatu egin naiz.

Oihanean, onddo bila nenbilela, hartz handi bat agertu zait. Ni, izutu egin naiz eta korrika hasi. Korrika ari nintzela, erori egin naiz, belaunean, urratu odoleztatu bat eginez. Korrika segi dut eta oihan honetan etxetxo bat egin nuela gogoratu naiz. Etxetxorako bidea hartu dut eta han ikusi ere.

Etxetxoan sartu egin naiz eta hartza nire bila hasi da. Aurkitu nauenean, niri begira geratu da han behean. Ni, meriendatzen hasi naiz eta hartzak, orro handi bat bota du.
Dena ulertzen hasi naiz. Hartzak, nire merienda usaindu eta niregana etorri da. Nik, amaiketako apur bat eman diot:
Eztia.

Hartza eta ni lagun egin gara eta nik, Beltxi jarri diot izena. Beltza delako.
Beltxik eta nik, jolas eta jolas egin dugu eta nik, han lo egitea erabaki dut gau batez. Beltxirekin.
Oso ondo pasatu dut gaur, eta ahaztu gabe, korrika eginiko zauria, Beltxik sendatu dit.

1 comentario:

oihana dijo...

ipuina oso polita eta zure bloga ere bai. ezin obeagoa da