2011/11/06

Alfonbraren azpian


     Bi aste igaro eta gero, berriro gertatu zen ... 
 A zer gauza misteriotsua!
Bat - batean gelako argi guztiak itzali egin ziren. Alfonbraren azpian, zer deo zer ikusi zuen Pantziliok eta aulki batez babestu zen.     Poliki - poliki Pantziliok, gelako argi bat piztu eta gauza hori jo zuen ... DANBA!!!  Pffffffffffff

  Pantziliok, alfonbra arakatu zuen, baina baloi lehertu bat besterik ez zegoen.     Armairuaren atzean, bi begi  gorri eta bi belarri beltz ikusi zituen iluntasunean, ispilu batean islaturik.

     Pantzilio bere orrazia hatu eta axolagabearena egiten hasi zen, eskuak dardarka zituela izuaren izuaz. Orrazten ari zen baina bere orrazia oso distiratsua zenez, izakia ikusteko erabili zuen.
  Izakia ikusi eta haren bila joan zen korrika.

     Bat - batean, argi guztiak piztu eta gelara izututrik begiratu zuen, baina ez zegoen ezer. Berak eginiko koadroen paretara begiratu eta konturatu egin zen ...      
 BI KOADRO GUTXIAGO ZEUDEN !!

Pantzilo negarrez hasi zen :

    -Zergatik niri?
Oihuka hasi zen.
 -zergaaaatiiiik??
Ohera joan eta negar - zotinka lo hartu zuen ...

Koadroak lapurtu egin ote zituzten???

1 comentario:

Ander dijo...

Oso interesgarria eta polita da