2012/02/10

Pirata euskaldunen eskola

piratak.JPG     Sinestezina, baina hala zen:hor geunen gu, pirat haien atzetik.
Pirata haiek, Maria, eskolako zuzendaria, bahitu zuten eta guk ...
Beno hobe da hasieratik kontatzea.

     Gu, euskara klasea ematen ari ginen. Bat-batean, Jerardo, oihuka etorri zen ikasketa buruarekin:
     -Hau da hau ! Maria ? Ikusi ahal duzue Maria ?
Gela guztiak atera ziren patiora arrasto bila. Geletako buruargien arabera, piratek bahitu zuten Maria.

     Irakasle batzuk eta ikasle ausartenak, piraten bila joan ziren. Besteok, piratak zuzendaritzan utzi zuten mapa aztertuko genuen. Mariarengana joateko mapa ote? Hori jakiteko modu bakarra zegoen.
     Maparen argibideak jarraitu genituen eta lagunekin topatu ginen. Haiekin piratak zeuden. Piraten itsasontzia mihatu genuen eta hango txoko batean, Maria aurkitu genuen.

     Mariak eta beste guztiok, zergatik bahitu zuten esanarazi genien piratei eta haiek, gure eskola piraten eskola bihurtu nahi zutela esan ziguten eta hori lortzeko, Maria, eskolako zuzendaria bahitzea erabaki zutela. Mariak, ez zuen ongi hartu noski, gure eskola ume euskaldunen eskola baita eta ez piratena.

     5.B gelako azkarrenak, ideia bat izan zuen: Pirata euskaldunen eskola egitea. Ideia denoi gustatu zitzaigun eta umeok, matematikaren ordez, itsasoaren klasea egingo genuela esan genuen: Arrainak ezagutu, itsasoen izenak ikasi, eta abar.

     Ingelesaren ordez, banderen hizkuntza ikasiko genuen eta plastikan berriz, hankapaloak eta kakoak egingo genituen.

     Irakasleek hori txantxatzat hartu zuten, ez zuten sinetsi , baina egun batez, guk nahi bezala atera zen dena :
     Itsasoa ikertu genuen, uretako izakiak ikusi, bideo batean noski, eta plastika orduan, hankapaloak eta kakoak egin genituen.

     Baina ondorengo egun guztietan, matematika eta ingelesa egin genuen. Patio garaietan ordea, itsas futbola egiten genuen.

1 comentario:

Uxue dijo...

Oso polita da Amaia eta oso idea ona izan duzu.

UXUE