2012/02/10

Pilota berezia

etxea.JPG     Esan zidaten etxe hartara joateko. Baina iritsi nintzenean, ezin nuen sinetsi ikusten nuena:
milaka liburuak ateratzen ari ziren leiho batetik. Zer ote? Mamu bat? Sorginkeriaren bat?

     Etxera hurbildu nintzen eta leihotik irtendako liburu horietako batzuk airean ireki ziren. Liburu haietan, sorginkeriak besterik ez zeuden!

     Ni, izuaren izuz, etxe barrura sartu nintzen. Han, besaulki batean, mando batek telebista piztu zuen.

     Harrituta, etxeari begirada bat egitera joan nintzen.
Sukaldea garbi-garbi zegoen. Komunek, ez zuten kiratsik. Egongelan, ez zuten hauts izpirik. Besterik gabeko etxe normal bat zirudien, Baina, liburutegian, sorginkeria liburuak besterik ez ziren aurkitzen. Liburu bat hartu eta sorginkeria bat esan nuen:
          -Isa sisa isatsa!!!!

Bat-batean, isats iletsu bat aetra zitzaidan atzealdean.
Sorginkeria desegiteko hitzak esan nituen:
    
     -Buzi boza buztana kaki iko kenduta!!!!

Liburua apalategian utzi nuen eta etxetik irten egin nintzen.
Ahots bat entzun nuen:
    
      -Kaixo, lagunduko ahal zeniguke sorginkeria hausten?

Nik ez nuen ezer ulertu.
    
     -Zer sorginkeria?
Nik, baiezkoa eman nuen buruaz eta liburu bat hurbildu zitzaidan. Ahotsak sorginkeria hau aurkitzeko esan zidan:

     -Xuxa muxa mixa mu!!!!
Nik aurkitu egin nuen! Sorginkeria esan eta emakume bat eta haren berrogei umeak agertu ziren zelaian zehar. Haiek dena kontatu zidaten.
Sorgin gaizto batek, ikustezin bihurtu zituen, pilota berezia gaztelura ez eramateko. Pilota hark Sorgin gaiztoa eta haren ahizpa txepelak maitagarri bihurtzeko ahalmena zuen, errege, erregina, printze eta printzesaren eskuetan bazegoen.

Nik, pilota berezia eramaten lagundu nien, arrisku asko saiehstu behar izan arren:
Igel erraldoien urrats hilgarriak, untxi giza aragi-jaleen gosea, anakonda luzeen zorabiozko isatsa eta abar.

Gazeluan, errege, erregina, printzea eta printzesa zeuden haien tronuan.
Nik, emakumeak eta haurrak, pilota berezia eman genien.
Sorgin gaiztoa  eta haren haizpa zitalak, maitagarri bihurtu ziren.

     Tronukoek eta maitagarriek, elkarrekin afaldu zuten, eta nik, eta familia hark pozik bizitzen segi genuen.

No hay comentarios: