2013/02/18

Afrikara bidaia



Goiz batean, gosaldu ostean, gelara joan nintzen ohea egitera, eta zulo beltz biribil bat autkotu nuen ohe azian. Eskua sartu nuen ea banatakoa zen egiaztatzeko. Bai, benetakoa zen. Ni izutu egin nintzen eta eskua ateratzen saiatu arren ezin izan nuen atera. Zuloak eskua harrapaatu zidan. Orduan zuloak irentsi egin ninduen eta ezerezera bidali. Han dena ilun zegoen, ez zegoen ezer. Ondoren, lurrean esri nintzen. Norbaiten zain, handik irteteko.

Bat batean, aspertuta nengoenean, bi argi ikusi nituen, txiki-txikiak, urruti-urruti. Handiago egiten hasi ziren, hurbildu egingo balira bezala eta azkenik tren baten fokoak zirela konturatu nintzen. Salto batez altxati nintzen lurretik pozez gainezka. Trena nire aurrean gelditu zen eta trenera igo nintzen harrituta. Argiaren abiaduran joan ginen ni eta trenean zeuden pertsona guztiak. Trena Afrikan gelditu zen.

Iaitsi eta arropa afrikarra genuela konturatu ginen, eta ez betiko arropa normala. Treneko jendea eta ni aurkeztu eta lagunak egin ginen basamortuan zehar noraezean genbiltzan bitartean. Herri saharawi bat ikusi genuenean hara joan ginen korrika. Neska bat eskolara bidean ikusi nuen eta bere aurpegia ezaguna iruditu zitzaidan, izan ere, Mariam zen, nire lagun saharawia. Berak ere ezagutu ninduen eta agurtu egin ginen. Eskola bukatu ondoren etxera itzultzen lagundo zigun.

Lehenik bere txoriari deitu zion. Guk ez genekien zertarako erakusi behar zigun bere txoria, gure aurrean azaldu arte. Bi metoko luzera zuen eta gorria zen, gure autobusa bezala. Txori-autobusaren gainean irzuliko ginela pentsatu nuen, eta hala izan zen. Txorian asteak iraun zitzakeen hegaz gelditu gabe, etxera itzuli arte. Txoriaren gainera igo eta janaria hartu ondoren, Hegaz hasi ginen.

Marruekos gainetik igaro eta Espainiara iritsi ginen egun bakar batean. Meriendatzeko hartu genuen janaria Madrilen jan genuen eta gero berriz ere hegaldiari ekin genion. Euskal herrira iristean Bilboko Guggenheimaren gainean bukatu genuen bidaia.

Mariamek Saharara itzultzelo komeriak izan zituen, izan ere, haren txoria Puppiz maitemindu zen eta ez zuen harengandik aldendu nahi, baina azkenean lortu zuen itzularaztea Puppiren argazki bat soinean zeramala.

Gu trena hartu eta bareala iritsi ginen exera gurasoak zain edukiko genituelakoan.

Bagenekien ez zigutela sinetsiko bidai hura egin genuenik, baina nik eta nire lagunek badakigu egia dela.

1 comentario:

Jesús dijo...

Oso denbora luze pasa da ni eskola joan nintzenetik eta zuek bloga zabaldu zuenetik.

Pena da bloga izatea ez erabiltzea. Blog batean edozein gauza, edozein ideia adierazi ahal duzue, eta gainera oso erosoa da bideoak, argazkiak edota marrazkiak ipintzeko.

Animo eta atera mundura zure ideiak, zure sentimentuak, zure gogoko gauzak.